On bidea
'On bidea' | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Teresa Avilakoa (1598) |
Argitaratze-data | 1598 |
Generoa | Saiakera |
Jatorrizko izenburua | Camino de perfección |
Herrialdea | Espainia |
Orrialdeak | 279 |
Euskaraz | |
Izenburua | 'On bidea' |
Itzultzailea | Lino Akesolo eta Aita Onaindia |
On bidea (gaztelaniaz Camino de perfección) Teresa Ávilakoaren liburuaren itzulpena da. Jatorrizko liburua 1564 eta 1567 artean idatzi zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Teresa Ávilakoak liburu hau idatzi zuen Ávilako San Jose komentuaren moja karmeldarrentzako. Idazlea komentu horren priorea zen.
Edukia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburuak hitzaurrea eta 42 kapitulu ditu. Lehenego 26an kontenplaziozko bizitzaren bidean aurrera egiteko aholkuak ematen ditu: pobrezia, bestearekiko maitasuna, umiltasuna, otoitza... Beste 16 kapitulutan "Gure Aita" otoitzaren hitzei buruzko meditazioa egin zuen.
Itzulpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aita Onaindia, J. Onaindia bezala sinatuta, eta Lino Akesolo karmeldarrek 1963an plazaratu zuten euskarazko bertsioa. Liburuak gehigarri ugari zituen:
- Hitzaurrea
- "Aldiz-aldiko" edo Teresa Ávilakoaren bizi-kronologia.
- "Ama Teresa otoizlarien irakasle" testua.
- "Biotz oiuak", sanatera hitzalua.
- "Olerkiak", poemen antologia.
- Santuaren esanak.
- Gaien aurkibidea.
Beraz, ez zen itzulpen hutsa, Teres Ávilakoaren obra ezagutzeko benetako sarrera.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Gaztelaniazko bertsioa.